Igarotako bidearen kronologia bat

Ken Zazpi taldeak hiru kontzertu emango ditu Viktoria Eugenian

Urtarrilaren 15 eta 16ko sarrerak agortu ondoren, beste emanaldi bat egingo dute urtarrilaren 14an.

ken zazpiKen Zazpi taldearen zuzenekoek harrera bikaina izan dute, urtarrilerako programatuta zituzten bi emanaldietarako sarrerak agortu egin baitira. Viktoria Eugenia Antzokia bi egunez beteko dute, eta agian hiru egunez ere bai. Urtarrilaren 15 eta 16rako emanaldietarako sarrerak agortu direnez, beste kontzertu bat antolatuko dute, urtarrilaren 14an. Abenduaren 7an jarriko dituzte sarrerak salgai, Internet bidez eta Viktoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan, goizeko 11:30etik aurrera. Phoenicoperus diskoa aurkeztuko du Eñaut Elorrietaren taldeak. Fenix hegaztiaren izena da grezieraz. Ken Zazpi, hegaztia bezala, berriro hegaldatu da, eta, soinu anitzak, erritmo hiptonizatzaileak eta kolore aberatsen xehetasunak erakutsiz, guztiz zaporetsu eta erakargarria suertatzen den lan biribil bat osatu du.
HITZAkide HITZAkide