Udalak "zero tolerantzia" aldarrikatu du sexu erasoen aurrean
Amara Bai auzo elkarteak beste elkarretaratze batera deitu du arratsalderako, 19:30ean, Easo plazan. Auzo elkarteak salatzailearen “ausardia” goraipatu du, erasoa gaitzesteaz gain. Era berean, bortxaketa gertatu zen lokalaren kontra gin du, “iskanbilak, istiluak, labankadak” gertatu izan direlako bertan. “Gertaera hauek guztiak jakinazari izan diegu bai Udalari, bai Udaltzaingoari, bai Ertzantzari, baina ez dugu ondoriorik ikusi. Espero dezagun honekin halako egoerari bukaera ematea, betirako eta laster”, adierazi du Amara Baik.
24 urte emakume batek bortxaketa bat salatu zuen igandean. Informazio agentzien arabera, sexu erasoa Amarako lokal batean gertatu zen, bertako komunetan. Gertaeraren berri jaso bezain pronto, Udaltzaingoa lekura iritsi zen, baina ustezko erasotzailea ordurako ez zegoen bertan.
Emakumea ospitalera eraman zuten, medikuek artatu zezaten. Horrelako kasuetan aplikatzen den protokoloari ekin zioten. Udaltzaingoa ikertzen ari da erasoa, Ertzaintzaren laguntzarekin.
Udalak elkarretaratzera deitu du gaurko, astelehenarekin. Udaletxearen aurrean elkartu dira 13:00etan, sexu erasoa gaitzesteko. Erakunde adierazpen bat adostu dute udal talde guztiek, aho batez, eta ondoren egin dute protesta Alderdi Ederren. Udalak “zero tolerantzia jarrera” mantentzera deitu ditu herritarrak, “edozein nagusikeria edo errespetugabekeriaren aurrean jarrera tinko eta zorrotza izateak bakarrik lagunduko duelako erasotzaileen aurkako jazarpen giroa sortzen eta hauen inpunitate guneak desegiten”.
Bestalde,