Igarotako bidearen kronologia bat

SOS Sahara elkartasun jaialdia egingo dute Intxaurrondoko gaztetxean

Iker Lauroba musikariak eta Raabub Mohamed Lamin sahararrak parte hartuko dute, besteak beste.

sahara sos intxaurrondoSaharako kanpamenduetan egoera larria bizi dute. Uholdeek kalte izugarriak eragin dituzte, eta aurrera egin ahal izateko laguntza behar dute. Intxaurrondoko gaztetxeak SOS Sahara elkartasun jaialdia prestatu du ostiral honetarako (hilak 11). Arratsaldean, 18:00etan Raabub Mohamed Lamin emakume sahararrak hitzaldia emango du. Ondoren, 20:30ean Iker Laurobak zuzenean joko du. Musika, pintxoak, henna eta te tailerrak… Eta afari sahararra – afarian izena emateko idatzi intxaurrondokoga@gmail.com helbidera-. Igandean, Gazteszenan, Sahararen aldeko beste elkartasun ekitaldi bat antolatu dute. Bertso saio bat egingo dute Egiako kultur etxean.
HITZAkide HITZAkide