Igarotako bidearen kronologia bat

'Engraxi', 327 kiloko txerria

'Engraxi'. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

‘Engraxi’. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

San Tomas egunean Konstituzio plazan izango da, eta bisitari guztien begiradak bereganatuko ditu Engraxi-k. Bitartean, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa) dago, azken urteetan bezala Kristina Saralegik hazi baitu. Oraingoz 327 kilo ditu, baina San Tomas egunerako, abenduaren 21erako,  333 kilo pisatuko duela espero du Saralegik. 2,85 metro luze da. Artoa eta haritz ezkurra jaten du. Harrapatzen duen guztia jaten du, mendiko txerri onen antzera. San Tomas egunaren ondoren etxera ekarriko dute berriz. Ondoren aketzarekin estaliko dute kumeak izateko.
HITZAkide HITZAkide