Igarotako bidearen kronologia bat

Bere ibilbidearekin jarraituko du egunotan Mari Domingik

Bagera elkarteak antolatuta, auzoz auzo eta eskolaz eskola ibiliko da Olentzeroren laguntzailea.

1994tik dabil Donostiako Bagera elkartea Mari Domingiren bisitak antolatzen. Izan ere, ordutik, ikastetxe, haur txoko eta auzoetara hurbiltzen da Olentzeroren laguntzailea, bertako haurrei Gabonak datozela iragartzeko. Hala, atzo Egiako Txondorra gunean izan zen pertsonaia, eta umeei bi ipuin kontatu ostean, gaztainak banatu zizkien. Egunotan bere ibilbidearekin jarraituko du Mari Domingik. Gaur, esaterako, Herri Ametsa ikastolan izango da.
  • Abenduak 15, asteartea
– Herri Ametsa ikastola. 15:00.
  • Abenduak 16, asteazkena
– Zuhaizti eskola (Biteri). 9:30. – Aitor ikastola. 15:15.
  • Abenduak 17, osteguna
– Aiete ikastetxea. 10:00. – Intxaurrondo ikastola, 15:00. – Intxaurrondoko haur txokoa, 17:30.
  • Abenduak 18, ostirala
– Igeldo ikastola. 10:00. – Zuhaizti eskola (Ategorrieta). 15:30. – Egiako haur txokoa. 17:30. – Groseko haur txokoa. 18:30.
  • Abenduak 22, asteartea
– Amarako haur txokoa. 17:30. – Bidebietako haur txokoa. 18:30.
  • Abenduak 23, asteazkena
– Martuteneko haur txokoa. 17:00. – Ongi etorria Antiguan, Pio Barojatik abiatuta. 19:00.
  • Abenduak 24, osteguna
– Aieteko haur txokoa. 12:00.
HITZAkide HITZAkide