Ion Martinez aktorea Sidneyko Euskal Etxean izan da
Donostiarrak umorezko bakarrizketa bat eman zuen 50 urte beteko dituen Gure Txoko euskal etxean.
Ion Martinez aktore antiguatarra Australia eta Zeelanda Berritik itzuli berri da. Bidaiatzen ari zela, Sidneyko Gure Txoko euskal etxean izan zen, eta umorezko bakarrizketa bat eman zuen bertan. Sidneyn bizi den antiguatar bat ezagutzen zuen Martinezek, eta harreman horren bidez lotu zuen euskal etxean emanaldi bat egitea. Hurrengo urtean 50 urte beteko ditu Sidneyko Gure Txoko-k.
Esperientzia politaz gozatu zuen Martinezek. Bere ingelesari buruz inprobisatzen hasi zuen bakarrizketa, eta berehala lortu zuen bertan bildutakoen irribarrea piztea. Martinezek emanaldi asko eta asko eman ditu Euskal Herrian zehar, bai bakarrizketa saioak, baita antzezlanak ere, Aldatzen Laguntzen konpainiarekin.

