Igarotako bidearen kronologia bat

Erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitu dute

'Gaurko hautetsontzia, biharko erabakia' lelopean jendetza elkartu zen euskal hiriburuetan.

Gure Esku Dago - oihal kateaHerriz herri eta auzoz auzo ehundutako oihalak zabaldu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarri erraldoi bihurtu zituzten ekainaren 21ean. Gure Esku Dago mugimenduak antolatuta, ekitaldi jendetsuak egin ziren hiriburuetan, eta oihal koloretsuekin egindako kateak egin ziren. 5.000 metroko oihal katea zabaldu zuten Donostian, Kursaal zubia eta Realaren zubia lotuz. «Erabakitzeko eskubidea posible egin nahi duten identitate eta borondateekin ehundutako hautetsontzi erraldoiak» osatu zituzten, eta erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duten herritarrek parte hartu zuten. Jendetza batu zen Anoeta estadioan, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekitaldian. Festa giroa izan zen nagusi; danbor hotsak, parte hartzaileak olatuarena egiten… Diasporatik ere heldu zen mezua estadiora, arrano baten bidez. Mosaiko ikusgarria osatu zuten harmailetan, Gure esku dago etorkizuna leloarekin. Abenduaren 26an ere beste ekitaldi jendetsu bat egin zuten Kontxako badian: argi mosaikoa. Ehunka lagunek ‘erabakia’ hitza argitu zuten kandelekin. Urte berrirako duten desioa adierazi nahi izan zuten horrela. Gure Esku Dago dinamikaren hurrengo erronka izango da “zer, nola eta noiz adostu”.
HITZAkide HITZAkide