Igarotako bidearen kronologia bat

Plazandreok sortu zela 20 urte bete dira

PlaZ!

Plaz hautagaitza, agerraldi batean. (Argazkia: Lide Ferreira)

Plazandreok hautagaitza feminista 1995. urteko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehendabizikoz Donostiako Udalera. Hogei urte igaro dira geroztik. Aurtengo udal hauteskundeetan izen berri eta irudi berrituarekin aurkeztu zen: Plaz. Hasierako proiektu hari aldarrikapenak gehitu dizkiote, eta euren printzipioekin bat egiten duten talde eta eragileekin elkarlanean aurkeztu ziren udal hauteskundeetara, Josebe Iturrioz zerrendaburu zutela. Ekonomia feminista zuen oinarri Plaz-en programak, ikuspegi ezkertiarra, eta udalari begira, genero ikuspegia arlo guztietan txertatzea. Plazandreok taldeak inoiz atera dituen emaitza onenetatik (2.287 boto) nahiko urrun ibili arren, maiatzeko hauteskundeetan nabarmen hobetu zituen Plaz-ek duela lau urteko emaitzak: 451 bototik 864 boto lortzera igaro zen.
HITZAkide HITZAkide