Urte askotarako!
Emakumeen Etxeko danborrada lehen aldiz irten da kalera
San Sebastian egunean aritu diren zortzi danborrada berrietako bat da Emakumeen Etxearena. Okendo kalean ekin dio bideari lehenengoz, 14:30ean; Emakumeen Etxearen parean, hain zuzen ere. Emakumez osatutako danborrada da, eta indartsu astindu dituzte danborrak, berdintasunaren alde. Irten aurretik, hamabost bat minutu egon dira jotzen Okendo kalean bertan, eguna ahalik eta gehien luzatzeko.
Erlazionatutako edukia«Neurri bat hartzen ari gara gure espazio propio bat sortu nahi dugulako»