Laurobak laugarren diskoa grabatu du
Donostiako musika taldeak martxorako argitaratu nahi du 'IV' diskoa.
Lauroba taldea. Laugarren diskoa grabatu berri dute, eta laster kaleratzeko asmoa dute. Hamar abesti berri bilduko ditu IV izenburua izango duen diskoak. “Aurreko diskoa baino elektrikoagoa eta elektronikoagoa da”, azaldu dio Iker Lauroba taldeko abeslariak Irutxuloko Hitzari. Zestoako Grises taldea izan dute kolaboratzaile gisa, eta sintetizatzaileekin lagundu diete.
Laurobak jada argitalpenaren singlea izango den Munduaren bestaldean kantaren aurrerapen bat eman du sare sozialetan, bideo baten bidez. Apirilean lan berria aurkezteko zuzenekoekin hasiko dira. Pixkanaka lan berriari buruzko berri gehiago emango dituzte.
Laura Lizuma letoniarrak egin du Laurobaren diskoaren azala. Berak egin du azaleko argazkia eta diseinu osoa. Charlie & The Colours taldearen azken diskoaren azala ere berak egin zuen.
Bueltan da