Tabakalerako argazki kamerak eraikitzeko lantegian parte hartzeko aukera zabaldu dute

Familiei zuzendutako tailerrak izan duen arrakasta ikusita, beste lauek eman dezakete izena.

tabakalera, latatxoLataTxok aurkeztutako lantegian, argazkigintza, berrerbilketa eta sorkuntza bateratuko dituzte, Tabakaleran. Hala, sardina latak, esne brikak eta film hutsak berrerabiliz, norberak bere argazki kamera sortuko du. Erabiltzen ikasiko dute, eta inguruneari argazkiak aterako dizkiote, begirada trebatzeko asmoz. Argazki-filmak errebelatu, digitalizatu eta parte hartzaileek egindako argazki guztiak posta elektronikoz jasotzeaz gain, argazki gustukuena tamaina handian jasoko dute. Familiei zuzendutako tailerrak izan duen arrakasta ikusita, beste lauek izena emateko aukera izango dute. LATATXO. Argazki kamerak eraikitzeko lantegia Data: Otsailak 20, larunbata Ordutegia: 10:00-14:00 Sarrera: Izena eman behar da Norentzat: Familientzako lantegia (8 urtetik gorakoentzat)
HITZAkide HITZAkide