Ttan Ttakun irratiaren festako irudiak ikusi nahi dituzu?
Ttan Ttakun irratiaren festara joatea tradizio bihurtu da jada, baina are tradizio handiagoa bihurtzen ari da jaiaren ondoren Makoki argazkilariak irudiak noiz argitaratuko zain egotea. Donostiako irrati euskaldun librean ez ezik, Donostiako Piraten ekitaldietan eta Groseko jaietan hutsik egiten ez duen argazkilaria da Makoki.
Urtero, Gazteszenaren sarreran photo call moduko bat egin ohi du, eta festa zaleak aretora sartu ahala, argazkiak egiten ditu. Kuadrillak, bikoteak, festan jotzen duten musika taldeak… Joan den urtarrilaren 16an Ttan Ttakun festara joan zineten guztiek ikusi beharko zenukete Makokiren argazki bilduma. Eta joateko aukerarik izan ez bazenuen… Sartu eta ibili kuxkuxean!


