Karlos Trenor presoak hautatutako poemak musikatuko dituzte Unai Pelaiok eta Eneko Sierrak
Egiako Sare 'Hitzak aske' ikuskizuna prestatu du otsailaren 28rako, Bukowskin.
Egiako Sare-k muturreko egoeran dagoela salatu du, eta etxeratzeko eskatu du. Trenorren askatasuna eskatzeko ikuskizun bat prestatu du otsailaren 28rako: Hitzak aske. Unai Pelaio Pelax eta Eneko Sierra musikariak parte hartzen ari dira emanaldi honen prestakizun lanetan. Trenorrek berak hautatutako 30 poema musikatzen ari dira: Blas de Otero, Gerardo Markuleta eta Jose Emilio Pachecorenak, besteak beste. Ikuskizunean, Trenorren lagun eta ezagunek poema horiek irakurriko dituzte.
Emanaldia hilaren 28an, igandea, izango da Egiako Le Bukowskin (19:30).
Karlos Trenor preso egiatarrak 71 urte ditu. Ocaña II espetxean dago preso, etxetik 513 kilometrora.