Elurretako erraketa irteerak eta erosketa txartelak eskuratu dituzte saridunek
Izadi Kirolak eta IRUTXULOKO HITZAk antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu.
Jesus Rubiok eta Joseba Parronek eskuratu dituzte sari nagusiak. Joan den astean elkarrizketatu genituen, eta irabazleak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten irakurleek.
Horretaz gain, bigarren eta hirugarren lekua lortu dutenei ere banatu diete saria. Unai Alberdik asteburu baterako elurretako erraketa irteera bat lortu du, eta Maider Otaegik 50 euroko erosketa txartel bat.
Sari banaketa amaitu ostean, bertaratutakoek Izadi Kirolak antolatzen dituen irteerei buruzko ikus-entzunezko bat ikusteko parada izan dute, Maroco, India eta Etiopiari buruzkoa, besteak beste.
Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak hemen.
EPAIMAHAIAREN SARIAK.
1. JESUS RUBIO ‘Hezetasuna’ eta JOSEBA PARRON ‘Abodin’. 150 euroko erosketa txartel bana.
2. UNAI ALBERDI ‘Lainoa’. Asteburu baterako elurretako erraketa irteera bat.
3. MAIDER OTEGI ‘Balerdi’. 50 euroko erosketa txartel bat.
PUBLIKOAREN SARIAK.
1. JOSEBA PARRON ‘Kurriloak’. Asteburu bateko elurretako erraketa irteera bat.
2. JESUS RUBIO ‘Negu txonten migrazioa’. 50 euroko erosketa txartel bat.
Izadi Kirolak eta IRUTXULOKO HITZAren argazki lehiaketako sari banaketa egin du, Groseko Usandizaga kaleko saltokian. Irabazle eta partaideez gain, ekitaldira hainbat pertsona hurbildu dira, eserlekuak betetzeraino.
Lehenik eta behin, parte hartzaile guztien argazkien erakusketa egin dute; eta, ondoren, epaimahaiak eta publikoak erabakitako finalistei sariak banatu dizkiete. Hala,