Bizikleten inguruko informazio guztia topa daiteke Ziklotekan
Egiako Parkean du gune fisikoa, eta bertan izan da IRUTXULOKO HITZA.
Zikloteka. Bizikletaren Gipuzkoako Dokumentazioa Gunea da Zikloteka, eta Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean aritu dira, baita Kalapie txirrindulari elkartea ere. Gune fisikoa eta birtuala ditu Ziklotekak; batetik, espazio fisikoa jarri dute Egiako Parkean, Ingurumen Baliabideen Etxean, bertako liburutegiaren barnean; eta bestetik, Interneteko ataria ere sortu dute, cristinaenea.eus/zikloteka helbidean. Une honetan, 1.200 erreferentzia ditu Ziklotekak, eta horren %60 digitala da, pdf-ak bereziki.
IRUTXULOKO HITZAk Zikloteka bisitatu du, eta jasotakoaren inguruko erreportajea argitaratuko du, ostiraleko astekarian.
Bizikleta hiriko garraiobide gisa aldarrikatzeko lanean ari da Cristina Enea Fundazioa, eta gune berri bat sortu du: