Greziako Kos irlara joatekoak dira datorren martxoaren 1ean, bertan diren milaka errefuxiaturi jaten emango diete sei hilabetez.
Intxaurrondoko Gastronomiako Elkarteko kideak atzo, Aldundian.
6.000 lagun inguru iristen dira egunero Greziako uharteetara euren herrialdeetatik ihesi. Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak
Zaporeak elkartasunezko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Aldundian. Fernando San Martin Lankidetza zuzendariak babesa adierazi die, eta proiektua Foru Aldundiaren lankidetza politikaren esparruan sar daitekeela azaldu die.
Europako erakundeak ezer egin gabe dauden bitartean gizarteak, modu batera edo bestera, errefuxiatuei laguntzeko hartu duen konpromisoa eta egiten ari den ahalegina azpimarratu ditu San Martinek. Gipuzkoako hainbat familia beren etxeetan gerratik ihesi datorren jendea hartzeko prest agertu zirela, Gipuzkoako boluntario talde bat Greziako kostaldera joan berri dela errefuxiatuak itsasotik ateratzen laguntzeko, eta duela egun batzuk Grosen zenbait elkartek Foru Aldundiaren laguntzaz pintxopote berezi bat antolatu zutela, salbamendurako ontzi bat eta gauez ikusteko ekipamendua erosteko, gauez iristen baitira errefuxiatu gehien, eta iluntasunak asko zailtzen baititu erreskate lanak.
Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak bi kontu korronte ireki ditu bere elkartasunezko proiektuarekin bat egin nahi dutenek laguntzeko aukera izan dezaten: 20955011809115250322 (Kutxabank) eta 30350103881030035880 (Laborala).