Danborraden bilkura, Kontxako hondartzan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako Udalak bere esker ona adierazi nahi die
urtarrilaren 23an, kultur hiriburutzaren inaugurazio egunean Kontxako hondartzan elkartu ziren guztiei. Hasiera batean 147 danborradak izena eman bazuten ere, 160 inguru zenbatu zituzten. Guztiek egun horretako argazki bat jasoko dute, oroigarri gisa.
Alfonso Gurpegi Festa Jardueretako zinegotziak adierazi duenez, “donostiar guztien oroimenean geratu dira danborradek erakutsitako maitasuna, aukeratutako lekua eta jarduerak berak herritarrengan sortutako poza”.
Egun hartan bertan airetik ateratako argazki bat aukeratu dute oroigarri gisa. 600 x 300 tamainuan egingo dute, metalezkoz euskarri batean.
Argazki bilduma
Bestalde Donostiako Festakek 1.300 argazki baino gehiago jaso ditu San Sebastian eguneko jardueretan eta inauterietan. Guztiak
Flickr-en jaso dituzte, bilduma ezberdinak sortuz.
Gainera, 2016a herritarren parte hartzea sustatzeko urtea izatea nahi dute, eta egun horietan argazkiak atera zituzten herritarrei partekatzeko gonbita luzatu diete.
Gorbata berriak
Danborradek kalera atera aurretik ere jaso dute aurten Donostiako Udalaren esker ona.
San Telmo museoan ekitaldi berezi bat egin zuten, eta klaustroan elkartu zituzten danborradetako ordezkariek.
Gorbata bat jaso zuten oroigarri gisa, baina
euskarazkoek akats ortografiko bat zuten: ‘damborrada’ jartzen zuen. Festakek gorbata horiek guztiak jaso ditu, eta berriak egin dituzte.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, oroigarria egin zuen enpresak egin zuen hanka sartzea eta bere gain hartu du gorbatak ondo idatzita egiteko ardura.