Kimuak katalogorako izen ematea zabaldu dute
kimuak.com webgunean daude eskuragarri.
Zuzendari donostiar bat baino gehiagoren lanak izan dira hautatuak Kimuak katalogorako; tartean dira Aritz Moreno, Borja Kobeaga eta Koldo Almandoz.
Film laburrak aurkeztu daitezke jada Kimuak egitasmoaren 2016ko katalogorako; hain zuzen ere, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra izango da izen ematea. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programa da, eta euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Horretarako, zinema zein ikus-entzunezko jaialdi garrantzitsuenetara bidaltzen dute aukeratutako lanekin osatutako katalogoa urtero.
Ordu erditik beherako iraupena duten lanak bidali behar dituzte aukeraketan parte hartu nahi dutenek. Partaide bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, 2015eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.
Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa