Bidebietako bizilagunek lehen aldiz egingo dute jaien aurreko beroketa.
Txanpontxo, Bidebietan, haur, buruhandi eta erraldoiez inguratuta. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bidebietako jaiak maiatzaren 19tik 22ra izango dira, Txanpontxo jaiak, hain zuzen ere. Aurten dei berezia egin dute auzoko jaiak antolatzeko, eta asteazkenero biltzen ari dira hainbat lagun zehaztasun guztiak ongi lotzeko, urtarrila bukaeratik. Hala, lehen aldiz Txanpontxo Eguna ospatuko dute, apirilaren 9an, festa gosea zabaltzeko. Izan ere, Txanpontxo da jaietako ikurra, garai bateko Moneta baserriaren omenez.
Dagoeneko itxi dute Txanpontxo Egunerako egitaraua. Goizean, haurrentzako tailerrak, trikitilariak eta zozketak izango dituzte. Eguerdian, parrillada eta bingoa; eta, 19:30ean, kontzertuak: Atodamadre eta Arakuma.