Herrerako igogailua erabilgarri dago
Ederrena kalea eta Txirrita bertsolaria pasealekua lotu ditu makinaria berriak.
Herrerako igogailua zabalik dago jada bizilagunentzat. Hala jakinarazi du udalak, ohar baten bidez. Horrela, lotura izango dute Ederrena kaleak eta Txirrita bertsolaria pasealekuak.
Inguru horretan, salmenta libreko 36 etxebizitza eraikiko dituzte, eta babes ofizialeko beste 24. Hartara, inguruko obrekin bat egin du igogailu publikoaren eraikuntzak. Igogailuaren ondoan, oinezkoentzako bide bat egin dute.