Bizilagunekin bilduko dira topoko lanen arduradunak, datorren ostegunean.
Loiolako topoaren inguruko lanak, duela aste batzuk. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bilera irekia antolatu du Donostiako Udalak Loiolako bizilagunekin. Auzoko egunerokoa azken urteetan hankaz gora jarri duten obrak izango dituzte hizpide, Euskotreneko geltokiaren lanak, hain zuzen ere. Bilera datorren ostegunean izango da, apirilak 21, 19:00etan, Loiola kultur etxean. Izenburu hau izango du:
Zertan dira topoaren lanak? Lanen arduradunak egongo dira, momentu honetako egoera azaltzeko.
Gainera, bilera horren osteko hurrengo asteetan, berriro ere bizilagunekin biltzeko asmoa dute udal arduradunek. Zehazki, Lorategi Hiriaren inguruko aldaketetaz hitz egin nahi dute, bizilagunen iritziak jasotzeko.