Egia: Bizia, langilea eta euskalduna
Egiakoek Egiakoentzat egindako auzo bat da Egia. Bertako bizilagun, eragile eta egitasmoei buruzko gehigarri berezi bat osatu du IRUTXULOKO HITZAk. Herri txiki baten izaera du. Horrela diote Egiakoek, eta horixe bera erakusten du egunerokoak. Sortzailea, langilea eta euskalduna, horrelakoa da Egia.
Auzoaren profila marraztu dugu, Egia Bizirik auzo elkartearekin hitz egin dugu, Egiako herri mugimendu eta autogestionatua aztertu dugu, kalera atera gara Egiakoei galdetzera, Eneko Goia alkatea elkarrizketatu dugu… Astekariaren barruan aurkituko duzu gehigarria, 8 orrialdeko argitalpen berezia. Iaz Antiguari buruzko gehigarria argitaratu genuen, eta aurten Egiaren txanda izan da.
Egia auzoari buruzko gehigarria eskuratu dezakezu hemen PDF formatuan.