Irlako igeriketa zeharkaldian izena emateko epea zabalik da
Abuztuaren 28an egingo dute proba; Kirolprobak webgunean eman daiteke izena.
Kirolprobak webgunean eman daiteke izena.
Bi zeharkaldi egingo dituzte egun berean, Kontxako badian. Bata, haurrena, eta bestea, helduena. Haurrak 11:30ean hasiko dira igeri egiten, eta 600 metroko ibilbidea egin beharko dute. Helduek, ordea, 3.000 metrokoa.
Donostiako Atletikoren arabera, urtetik urtera igerilari gehiago dira irlari itzulia ematera animatzen direnak, eta antolatzaileek aurreikusi dute 700 igerilari biltzea lortuko dutela.
Donostiako Atletikoren Irlako igeriketa zeharkaldian izena emateko epea zabalik da joan den ostiraletik. Proba honen hemeretzigarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta abuztuko azken asteburuko igandean egingo dute, abuztuaren 28an.