Faroltxoarekin piztuko dute festa Morlansen
Maiatzaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dituzte jaiak; auzoetako lehenengoak.
MORLANSEKO JAIAK 2016 | EGITARAUA
Maiatzak 13, ostirala
Morlanstarrak Auzo Elkartearen ekimenez berreskuratu zituzten jaiak, 2013. urtean. Lehenengo urtean egun bakarreko festa egin bazuten ere, ondorengoetan hiru egunetara luzatu izan dituzte jaiak. Aurten, gainera, igandeko jarduerak iluntzera arte izango dira. Hala, ostiralean, maiatzak 13, ekingo dio Morlansek Donostiako auzoko jaien denboraldiari. Ostiralean, zuzia jaitsi eta faroltxoa piztuko dute, 19:00etan, festari hasiera emateko. Igandean, berriz, musikarekin emango diote amaiera egitarauari.
IRUTXULOKO HITZAk Morlanstarrak Auzo Elkarteko kide Miren Arratibelekin hitz egin du, aurtengo berritasunen inguruan informazioa emateko eta jaien antolaketa nolakoa den azaltzeko. Ostiraleko papereko edizioan egongo da irakurgai erreportajea.
- 18:00 Jaien hasierako merienda.
- 19:00 Zuziaren jaistea eta faroltxoaren piztea.
- 20:00 Danborrada.
- 21:00 Sardina jatea.
- 21:30 Haurren karaokea.
- 23:00 Umeen karaokea.
- 01:00 Buruki DJa.
- 10:00 Futbitoko finala.
- 11:00 Altxorraren bila.
- 11:30 Sukaldaritza txapelketa.
- 12:30 Auzo olinpiadak.
- 14:30 Auzo bazkaria.
- 16:30 Mus txapelketa.
- 17:00 Gari zientzalari haurrentzako tailerra.
- 18:30 Txokolatada.
- 19:30 Buruhandiak eta erraldoiak.
- 21:00 Parrilada.
- 23:00 Gaualdia: Radiocaster + Ingo al deu.
- 9:00 Diana.
- 10:00 Pijama gosaria.
- 11:00 Haurrentzako txirrindularitza.
- 12:00 Plaza dantzak eta sagardo dastaketa.
- 16:00 Haurrentzako denbora pasak.
- 17:00 Big Band eta Lindy Hop emanaldia.