Dokumental batean jaso dute Amassorrain ikastolaren historia
Añorgako Amassorrain ikastolak mende erdia bete berri du. Ospakizun urtea dela-eta, hainbat kontu egin dituzte. Tartean, Asgarth taldeak abesti bat egin du, eta bideoklip bat osatu dute ikastolako kideen artean. Dokumental bat ere egin dute, eta duela gutxi estreinatu zuten. Ordubeteko iraupena du dokumentalak, eta, bertan, ikastolaren historia kontatzen dute, bertatik igarotako hainbat lagunen artean (behean, ikusgai).
Ikastolaren urteurrenaren harira, ikastolan egon zen IRUTXULOKO HITZA, eta bertako hiru lagun elkarrizketatu zituen: Alfredo Iribar ikasle eta guraso ohia (Añorga, 1963), Manoli Barrenetxea Haur Hezkuntzako irakaslea (Hernani, 1953), eta Aingeru Zabala ikasle ohia eta gurasoa (Añorga, 1982).