Luisito eta Luisitak dantzan jarri dute Herrerako plaza
Haurrek hartu dute Herrerako jaietako lekukoa gaur. Txupinazoa bota dute arratsaldeko 17:15ak aldera, eta ozen egin dute oihu jaietako protagonistak plazan ager zitezen: Luisito eta Luisita.
Biren faltan lau gainera. Hezur haragizkoa bikote bat, eta buruhandi parea, bestea. Haurren artean goxokiak banatu ondoren, agertokira igo dira Luisito eta Luista, Benidormetik etorri berriak, eta dantzan jarri dute Herrerako plaza.
Pasa den asteburuan hasi zituzten auzoko jaiak Herreran, eta san joan bezpera arte luzatuko dituzte. Jai giroak ez du etenik, beraz.
Erlazionatutako edukiaHerrerako jaiak indartsu datoz