
IRUTXULOKO HITZA eta Groseko Zipotz jaien arteko elkarlanari esker, tokiko astekaria Zipotz jaietako aldizkariarekin batera eskuratu ahal izango duzu. Gaur hasi dira banaketa berezia egiten!
Zipotz jaietako aldizkariarekin batera banatuko dira joan den asteko astekaria eta ostiral honetan argitaratuko dugun IRUTXULOKO HITZA. Guztira 1.700 ale! Hain zuzen, joan den astean
Groseko pintxo potea izan genuen hizpide auzoei buruzko atalean. Eta ostiral honetan Zipotz jaien inguruko erreportajea argitaratuko dugu.
Groseko jai batzordeak eduki interesgarriz osatu dute argitalpen berezia.
Groseko jaietako egitaraua eta
Zipotz eta Legamiren kondairaz gain, auzoarekin lotutako zenbait gairen inguruan idatzi dute. Desagertzear dagoen
Mirakruz kaleko eraikina, esaterako. Auzoko etxe zaharrena saldu eta bota dutela eta, auzoan ematen ari den gentrifikazio prozesuaren inguruko kezka agertu dute.
Kortxoenea gaztetxeak ere badu protagonismoa jaietako aldizkarian. Gaztetxearen historia gogora ekarri dute, eraikinik gabe ere, jaietan nola parte hartuko duten azaldu dute. IRUTXULOKO HITZAk ere parte hartu du aldizkarian, eta
Gross garagardoaren sortzailea, Andoni Galdos, elkarrizketatu du.