Kaiko Karmenetako prestaketa lanak hasi dituzte
Ostegunean hasi eta igandera arte ospatuko dituzte Karmenak.
egitaraua prestatu dute: besteak beste, kontzertuak, danborrada, jolasak eta herri bazkariak egingo dituzte.
Joan den astean jaietako ikur bihurtu den karramarroa Parte Zaharreko Enbata dendan zegoela kontatu genizuen. Bada, duela gutxi, Frantziako Tourrean ikusi dute! Jakina denez ehunka euskal zale joan dira Frantziako Tourraren etapak zuzenean ikustera, eta ikurriñak ez ezik Kaiko karmenetako jaien bandera bat ere ikusi ahal izan zen telebistaz.
Uztailaren 14tik 17ra jaietan egongo dira kaian, eta dagoeneko hasi dira muntaketa lanetan. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta lanean ari dira bizilagunak.
Lau egunetarako