Balentxi omenduko dute, bere heriotzaren hamagarren urtemugan
2006an zendu zenetik egin ohi duten bezala, Jose Manuel Balentziaga Balentxi (1935-2006) omenduko dute Kaian, Nautikoan. Han igerian ari zela itota hil baitzen duela hamar urte, uztailaren 14an. Apaiz donostiarra oso pertsona maitatua zen hirian, behartsu, zokoratu eta zapalduen alde egindako lanagatik. Garai hartako Loretopetik ataleko kolaboratzaile Mikel Iturriak zutabe hau idatzi zuen bere heriotzaren harira. Omenaldia igandean izango da, 12:00etan.