Mexikar erara ari dira jaiak ospatzen Loiolan
Auzoa Mexiko bihurtu dute lau egunez.
Loiolako saninazioek. Ostegunean hasi zituzten jaiak eta igandera bitarte egongo dira festetan auzoan.
Larunbatean goizean goiz hasi dute eguna txistulariekin, Sanfemin txiki ikastaroa eta entzierroa egin dituzte ondoren eta eguerdian txarangak alaitu ditu Loiolako kaleak. Auzoen arteko desapiyua egiteko asmoa zuten eguerdian baina antolatzaileek jakinarazi dute bertan behera utzi behar izan dutela. Dena den, ez da jai girorik falta izan. Txaranga auzoko kaleetan barrena zebilen bitartean Loiolatarra Elkarteak antolatutako estropaden 37. edizioa egin dute.
Aise moldatu dira uretan Oriotik, Zarautzetik eta Tolosatik etorritako arraunlariak. Hainbat zale ere bildu dira inguruetan, nor bere taldeko kamisetekin.
Arratsaldean festak jarraituko du “auzo mexikarrean”. Mus txapelketa egingo dute 16:00etan; 18:00etan Loiolako XXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da; 18:30etan Buruhandiak eta Erraldoiak; 19:30etan danborrada; 23:00etan berbena; eta gauerdian berriz, DJ Ernio eta DJ Elizalde, zezen suzkoa eta Loila Paraderen irteera.
Larunbat goizak utzitakoa jaso dugu irudietan:
Loiolara joan besterik ez dago Mexikon bezala sentitzeko. Hirugarren urtez jarraian, gai zehatz bat dute