Zerbitzari lasterketako parte hartzaile bat. (Argazkia: Malen Aldalur)
Ostegun goizean hasi zituzten festak Amaran Txorimaloaren muntaketarekin. Easo plaza jaietarako prestatu dute eta igandera bitarte iraungo du festak. Larunbat goizean marmitako lehiaketa eta berreskuratu berri duten zerbitzari lasterketa egin dituzte.
Goizean goiz hasi dira marmitako prestatzen 14 elkartetako kideak bikoteka. Usain goxoa nabari zen inguruetan eta trikitiaren doinuan aise aritu dira sukaldari lanetan.
Bitartean, goizeko 11:30etan zerbitzari lasterketa egin dute. Bost pertsonak hartu dute parte hiru tabernen ordezkari gisa: La Vella Easo tabernatik bikote bat, Lau tabernatik beste bikote bat eta, azkenik, La Bodegillako ordezkari bat. Bi buelta eman dituzte Easo plazan erretiluaren gainean bi garagardo edalontzi eta garagardo botila bat zituztelarik. Ederki moldatu dira parte hartzaile guztiak, baina La Vella Easoko ordezkarietako bat gailendu da.
Dena den, oraindik ez da jaia bukatu Amaran. Arratsaldean, ‘Ongi etorri Fidemundo’ antzerki emanaldia egongo da Trapu Zaharrak antzerki taldearen eskutik; ondoren, danborrada eta zezen suzkoa; eta gaua behar bezala bukatzeko, berbena.
Goizak utzitako irudiak jaso ditugu:
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea