Realeko eta Bera Berako jokalariak, Bera Berak jantziko dituen elastikoekin. (Argazkia: Reala)
Txapeldunen Ligako sailkatze fasea jokatuko du Bera Bera Eskubaloiak datorren asteburuan. Gaska kiroldegiak hartuko du atarikoa, irailaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata, arratsaldez. Realaren elkarlanean aritu da eskubaloi taldea, eta eskertze aldera, Realaren kolore txuri-urdinak daramatzan kamiseta jantziko dute Bera Berakoek, lehenengo partidan.
Zehazki, Austriako Hypo NO taldearen aurka arituko dira, ostiralean, 18:30ean. Larunbatean, aurkariaren arabera, kamiseta urdina edo laranja jantziko du. Larunbatean, finala 18:30ean izango da, eta aurretik, 16:00etan, hirugarren eta laugarren posturako lehia.
Jardunaldiko 10 euro balio dute helduentzako sarrerek; gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek, 5 euroan izango dituzte sarrerak; abonatuek, berriz, prezio erdian izango dituzte. Sarrerak gordetzea nahi duenak
balonmano@berabera.eus posta elektronikora idatz dezake.
Eli Pinedo omenduko dute
Bera Berak taldea utzi berri duen Eli Pinedo omenduko du. Larunbateko partidaren ostean egingo diote omenaldia jokalariari, Gaskan bertan. Hortaz gain, Rioko Olinpiar Jokoetan Bera Berari lotutako kirolari olinpiarrei esker ona emango diete, horien artean, Pinedo, Elorza eta Lopez eskubaloi jokalariak, eta Ignacio Martin eta Pablo Feijo errugbilariak.