Arratsaldeko bostak arte herritarren %44,38 joan da bozkatzera; duela lau urte baino hiru puntu gutxiago.

Musika eskolako hauslekua, Egian. (Argazkia: Eneritz Arrillaga)
Eguerdiko datuen arabera, 2012k datuekin alderatuta orokorrean parte hartzeak %0,6eko igoera izan badu ere, arratsaldean parte hartzeak behera egin du: arratsaldeko bostak arte herritarren %44,38 joan da bozkatzera; duela lau urte baino hiru puntu gutxiago.
Hiru probintzietan egin du behera parte hartzeak arratsaldean. Gipuzkoan, %44,46ko parte hartzea izan da; duela lau urte %46,97. Azken orduen zain geratu behar, hortaz, aurreko hauteskundeetako datuetara heldu edo gainditzeko.
EAEko
1.783.411 herritarrek izan dute botoa emateko aukera.
Inkestek EAJri ematen diote garaipena, eta EH Bilduri bigarren tokia; hirugarren indarra litzateke Elkarrekin Podemos, 15 bat eserlekurekin. Galtzaile nagusi, berriz, sozialistak lirateke, 2012an lortutako eserlekuen erdiekin.
Irutxuloko Hitza auzo auzokako datuak biltzeko lanean ari da. Bitartean, hona
hauteskunde eguna iruditan.