Zezenketen inguruko galdeketa egiteko beste bide bat adostu du udalbatzarrak
Eneko Goia alkateak eman zuen albistearen berri, “triste” zegoela esanez, eta beste bide batzuk landuko zituztela gehitu zuen.
Zehazki, otsailerako deitua zegoen galdeketa, eta data mantentzeko asmoarekin, herritarrek hasitako bidea udalarena egitea adostu dute iraileko udalbatzarrean. Udalbatzarrak 2015ean onartutako erregelamendua hartu eta ministroen kontseiluari baimena eskatuko diote, galdeketa egin ahal izateko. Udalbatzarrean PSE-EEko Ernesto Gasco zein alkatea bera kezkatuak agertu dira hainbeste lanen ostean kontsultak izan dezakeen partehartzea dela eta. Bere aldetik, EH Bilduko Axier Jakak esan du bidea babestuko dutela, baina ez dutela ulertzen zergatik eskatu behar duten baimena herri kontsulta bat egiteko: “Zer gertatuko da ez badigute baimenik ematen? Zein erantzun emango die udalak eskaera egin duten 9.000 herritar horiei?”
Alkateak asteartean azaldu zuenez, aldaketaren harira, 16 urtetik 18 urtetik gorakoetara igoko litzateke parte hartzeko eskubidea duten herritarren zatia.
Zezenketen inguruko galdeketarako beste bide bat hartzea onartu du udalbatzarrak. Izan ere, Espainiako Gobernuak hala eskatuta, Donostiako epaitegiak zezenketei buruzko herri galdeketa bertan behera utzi zuen, joan den asteartean.