Ricardo Martinen argazkietako bat.
Ricardo Martin (Donostia, 1914) argazkilaria izango da Kubo-kutxako erakusketa berezietako laugarren protagonista.
Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea du izena erakusketak eta 2016ko azaroaren 4tik urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Hainbat gai ezberdin aurkitu daitezke bere lanetan: hiria agertoki gisa, ikuslea, gerraren aurkako ikuspegia, erretratua irudikatzea, mugimendu sentsazioa eta baita modernitate ikuspegi bat ere.
Bestalde, erakusketak irauten duen bitartean Martinen bizitzara hurbiltzen laungunko duten beste zenbait jarduera egingo dituzte:
Azaroaren 24an, hitzaldia:
Egunkaria eskuan, gerra arteko Donostian paseoan. Mikel Gurpegi, kazetaria.
Azaroaren 20an, hitzaldia:
Emakumea gerra arteko garaian: gizarte-aurrerapenak eta urratze estetikoak. Miren Arzallus, historialaria.
Abenduaren 15ean, hitzaldia:
Rif: ehun urte ez dira ezer. Clemente Bernad, argazkilaria.
Urtarrilaren 11an, hitzaldia:
Gerraurreko argazkilari baten gaiari helduta. Lee Fontanella, Antzinako argazkilaritzan aditua.
Bestalde, familientzat ere hainbat jarduera egingo dira: ikastaroak larunbatetan 12:00etatik 13:30etara; eta ibilaldi gidatuak ere larunbatetan, euskaraz 18:30etan eta gaztelaniaz 19:30etan.
Erakusketako ordutegia aldiz honakoa da: asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Beti bezala, sarrera doakoa da.