Prentsa ikuspegitik aztertuko dute 1934ko greba orokorra
Harkaitz Millan adituak hitzaldi bat eskainiko du gaur, 19:30ean, Koldo Mitxelena kulturunean.
II. Errepublikaren bilakaeran, 1934ko urriko greba orokorra mugarri bat izan zen Espainian zein Euskal Herrian. Gainera, urte batzuk geroago piztuko zen gerra zibilaren aurrekari zuzena da. Errepublika garaian, hainbat eta hainbat joera politikoko egunkariak zeuden Donostian, eta orduko prentsa aztertzea oso interesgarria da jarrera politiko desberdinak ezagutzeko.
Bada, Harkaitz Millan adituak horixe egingo du gaur, asteartea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Izan ere, hitzaldi bat eskainiko du 19:30etik 21:00etara, eta Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak ekarriko ditu gogora.


