Amara Berri Ikastolako Guraso Elkarteak jostailuak jasotzen ditu eta Pausoka Elkarteari ematen dizkie.
Jostailuak
Abenduaren 16an
‘Azoka Txikia’ izena daraman elkartasun azoka egingo dute Amara Berrin. Ferreriasen izango da arratsaldeko 16:30tatik 19:00ak arte.
Amara Berriko Guraso Elkarteak darama aurrera azoka hau. Gaurtik, azaroaren 28tik, abenduaren 2rarte jostailu bilketa egingo dute hiru puntu ezberdinetan: Salaberrian, Ferreriasen eta Morlansen. Arratsaldeko 16:30tatik 17:00ak arte izango da aukera bertara jostailuak eramateko. Jasotako jostailu guztiak azokan jarriko dituzte abenduaren 16an eta ateratzen duten guztia
Pausoka Elkarteari (behar bereziak dituzten gurasoen elkarteari) emango diote.