Neska eta mutilen ereduetatik aldentzeko eskatu dute. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
‘
Berdintasunean jolastu, berdintasunean bizi‘, horixe da Donostiako udalak Eguberriei begira abian jarri duen kanpaina bereziaren leloa. Jostailu ez-sexistak eta ohiko estereotipoetatik aldentzen direnak erostea sustatu nahi dute, eta horretarako, jostailuak aukeratzeko garaian arduraz jokatzeko eskatu diete guraso eta hezitzaileei.
Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziaren arabera, “gure umeak hezteko orduan, neskei eta mutilei izendatu zaizkien rolak albo batera utzi behar ditugu; horrela,
estereotipo sexistek irautea saihestuko dugu eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzea lortuko dugu”.
Katalogoek, publizitateak eta kolorekako sailkapenek ez dutela asko laguntzen onartu du Agirrezabalagak, baina neska zein mutilek jolasteko moduko jostailuen aldeko apustua egin du: “lankidetza jolasak, jolas inklusiboak, kontzentrazioa lantzekoak….askotariko jostailuak daude; oinarrizko baloreak lantzeko egokiak direnak”.