Keler Euskadi Open Donostian izango da aurten
Padeleko txapaelketa honek munduko jokalariak ekarriko ditu hirira
Keler Euskadi Open, padeleko txapelketa aurten Donostian jokatuko da. Bihar, abenduaren 1ean hasiko da eta iganderarte, abenduaren 4a arte iraungo du. Munduko txapelketaren proba izango da.
Txapelketa honetarako Donostiako Ilunbe egokituko dute padeleko pista handi batean bihurtuz. Antolatzaileek milaka ikusle espero dituzte bertara etorriko diren jokalariak mundu mailan ezagunak direlako. Jokalariak ere pozik agertu dira egin duten aurkezpenean. Gizonezkoen kasuan maila handiko jokalariak jokatuko dute eta emakumeak bereziki pozik azaldu dira, aurtengo edizioan lehen aldiz hartuko dutelako parte.