Lau izarreko hotel bat egingo dute Tabakaleran. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Datorren urte bukaerarako edo 2018. urte hasierarako prest izango da Tabakalerako hotela. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, atzo sinatu zuen udalak hotela egiteko baimena.
Nuevos Espacios Habitables promotorak lortu du baimena. Orain sei hilabeteko epea izango dute lanak hasteko, eta behin hasita
urtebeteko epea izango dute amaitzeko.
Lau izarreko hotel bat egingo dute. 2.487 metro koadro izango ditu;
43 logela eta autoentzako 23 leku autobus geltokiko aparkalekuan.