Kresala zinekluban ikusgai izango direnak
Kresala Zineklubak abendua eta urtarrilerako programazioa iragarri du.
Abenduaren 5ean, The Here After (Magnus von Horn, 2015) filma proiektatuko dute. Aurreko urtean Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean eman zuten. Gazte baten birgizarteratzearen inguruko filma da, eta Begoña Petxarroman gizarte antropologoak aurkeztuko du.
Abenduaren 12an, El Contraplano webgunearen arduradun diren Iñaki Ortiz eta Ricardo Fernandezek haien ikuspegia emango dute Luis Aller zuzendariaren Transeuntes (2015) filmaren inguruan: “20 urtez luzatu zen lana da, narrazio forma berrien bila dabilen eta inor epel utziko ez duen filma da”, azaldu dute antolatzaileek.
Urtea bukatzeko, abenduaren 19an ekitaldi berezi bat egingo dute Donostiako Antzoki Zaharrean. Kresala Elkartearen 50.urteurrenaren ospakizunen barnean eta El mayorazgo de Basterretxe (1928ko abenduaren 19an estreinatu zen, Donostian) filmaren estreinaldiaren 88. urteurrena oroitzeko euskal zinemaren lehenengo filmetako bat. Film mutua Ana Belen Garcia (pianoa eta ahotsa) eta Kalakan taldeko Thierry Biscary-ren (perkusioa eta ahotsa) zuzeneko musikak lagunduko du. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Antzoki Zaharrean bertan jaso ahal izango dira abenduaren 19an, goizez eta arratsaldez.
Urte berria urtarrilaren 2an estreinatuko dute, duela gutxi zendu zen Andrzej Wajda zinegile poloniarrari omenalditxo bat eskainiz, Popiol I Diament (1958) filmaren proiekzioarekin. Europako zinemaren klasiko hau Kresala Zineklubaren sortzaile eta zinegile poloniarraren zineman aditu Juan Berasategik aurkeztuko du.
Urtarrilaren 16an “kritika ezin hobeak” dituen Elmo Nugagen-en 1944 film estoniarra, azken urteetan europar herrialde txikietan baliabide gutxi baina talentu handiz egiten ari den zinema (anti)beliko-aren adibide bikain bat. EHUko historia irakasle Iñaki G. Gurpegi-k aurkeztuko du filma.
Eta hilabetea bukatzeko, Urtarrilaren 30ean, Juanmi Gutierrez zuzendariak bere azken dokumentala, Oihalak Adarretan (2016) aurkeztuko du. Armeniar diasporari buruzko filma da.
Saio guztiak Donostiako Trueba zineman izango dira, arratsaldeko 19:30ean, abenduaren 19koa izan ezik; hau Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.
2016. urtea behar den bezala agurtu nahi dute, zinema onarekin; eta 2017a ere berdin hasi nahi dute.