Eraso sexisten aurkako kanpaina egingo dute San Tomasetan eta Gabonetan
San Tomasetan eta Gabonetan eraso sexisten aurkako kanpaina abiaraziko du udaleko berdintasun sailak.”Kontzientziatzea denon lana da eta oso argi eduki behar dugu jaiez gozatzeko eskubidean ez direla sartzen, inola ere, emakumeen aurkako indarkeria, abusua edo erasoa”, azaldu du Duñike Agirrezabalaga berdintasun zinegotziak.
Kanpainaren helburua jaiak eta gaua emakumeentzat ere badira gogoraraztea dela azaldu dute.
“Indarkeria matxistak ez die bakarrik emakumeei erasotzen; kontrakoa, gizarte oso baten kalitatea erakusten eta islatzen du”, esan du Agirrezabalagark.
Kanpaina honen helburua bakoitzari dagokion mezia helaraztea dela azaldu dute: “neskei, mutilei, ostalaritzako sektoreari, santo Tomas Feriako postuetako arduradunei… jai hauetako protagonistei azken finean”.
Gutuna hiriko institutuei
Bestalde, berdintasun zinegotziak azaldu du, hiriko institutuko gazteei materiala eskaintzeko: “Kanpainaren mezuak daramatzaten txapak eta abusuzko harremanak eta tratu txarrak prebenitzeko eta berdintasunean eta askatasunean oinarritutako harreman afektiboak sustatzeko informazioa”.
Berdintasuneko zinegotziak azpimarratu du ostalaritzan ere arreta jarri dutela: “Tabernak eta festa agertokiak dira, baina, batzuetan, desagerrarazi nahi ditugun erasoak egiteko aukeratzen diren tokiak ere badira”. Hori dela eta No es no, Emakumeen aurkako erasorik ez leloa daramaten 165 ahozapi banatuko dira tabernetan, batez ere, Parte Zaharrean eta jai-eremuetan; baita Toki honetan ez da eraso sexistarik onartuko dioten pegatinak ere.
Azkenik, Donostia Festakekin batera, Santo Tomas Ferian izango diren 73 janari postuei lelo hori bera daramaten ahozapiak emango zaizkie; erasoen aurkako kartelak, postu guztiei (223), ikusgai jar ditzaten, eta txapak, egun horietan borondatez lan egiten duten pertsonei.