Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

"Kalera, kalera!" mugimenduarekin bat egin dute Añorgan

kalera-kalera-anorga

Hainbat añorgatarrek bat egin dute preso ohiek bultzatutako dinamikarekin.

Kalera, kalera! dinamikarekin bat eginez, “Bakea eta askatasuna irabaztera goaz”, diote hainbat añorgatarrek. Sentsibilizaziorako eta mobilizaziorako dinamika bat da, euskal preso ohiek bultzatutakoa: “Herri borroka piztu eta presoen kolektiboarekiko gure babesa adierazteko pentsatua dagoena”. Añorgan, Gabonetarako egitaraua prestatu dute hari horri tiraka:
  • Abenduak 23 (19:00). Elkarretaratzea.
  • Abenduak 24 (13:00). Olentzero solidarioa.
  • Abenduak 31.
    • 11:30. Martuteneko espetxera bisita (irteera, Egiako epaitegitik).
    • 19:00. Urteko azken elkarretaratzea.
  • Urtarrilak 14. Bilboko manifestazioa nazionalera irteera. Autobuserako zerrenda, Jolas Etxean.
HITZAkide HITZAkide