
Eskerrak eman nahi dizkizuegu
IRUTXULOKO HITZAren jarraitzaile eta babesle zaretelako; zu eta zu bezalakoak ez bagenitu ondoan, ez zukeen zentzurik izango ahalegin honek.
Hamaika urte joan dira IRUTXULOKO HITZA, euskara hutsezko tokiko komunikabide hau, lehen urratsak egiten hasi zenetik.
Irutxulo aldizkarian jatorria duen proiektu honek pauso handiak eman ditu egitasmoa sendotzeko bidean.
Paperezko argitalpen egutegia bete dugu
Aurten, 44 astekari jaso dituzu, baita sei zenbaki berezi ere: Egia auzoari buruzkoa, Aste Nagusikoa, Emakumea eta Arraunaren inguruko berezia, Behobia-Lasterketarena, 2016 Urtekaria eta hilaren 30ean Donostia 2016 Kultur Hiriburutzari buruz jasoko duzun berezia.
Proiektua indartzeko pauso garrantzitsuak ematen ari gara zuei guztiei esker
Eskerrik asko berriro zuei, harpidedun, sustatzaile eta iragarleei. Mila esker Irutxuloko Hitzan kolaboratzaile gisa ari diren guztiei, komunikabide honen aldeko apustua egin duen Donostiako Udalari eta babesa ematen diguten erakunde eta eragileei.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunea, aurrera
Mugikorrerako aplikazioa garatu dugu, erabiltzaileek Donostiako berriak modu eroso eta argian sakelakoan irakurri ahal ditzazuen.
Lantalde bat baino gehiago
Lantaldearen inplikazioa eta lanerako giroa dira gure aktibo garrantzitsuenak. Sei kide saiatzen gara zure gustuko lana egiten, baina familia askoz ere handiagoa da IRUTXULOKO HITZA. Gure astekaria izugarri aberasten laguntzen diguzuen kolaboratzaile eta iritzigileak ditugu bidelagun.
Auzoen eta auzotarren informazioa zabaltzeko apustua
Komunikabidearen aurtengo erronka auzo eta herrien informazioa zabaldu eta indartzea izan da.
Zenbat eta gehiago, orduan eta eskaintza hobea
Helburu sahiestezina izaten jarraitzen du, halere, IRUTXULOKO HITZAk harpidedun eta sustatzaile gehiago izatea, eta zure laguntza eskatzera ausartzen gara. Zenbat eta gehiago, orduan eta eskaintza hobea.
Egin harpidetza, edo
izan sustatzaile!