Albiste irakurrienak Irutxulo.hitza.eus webgunean
‘Aurten ez dute hondartzako zaldi lasterketa egingo’
Antiguako jai batzordeak pena handiz iragarri du aurten ez dela lasterketarik egingo.
Danele Sarriugarte: ‘Nola erabili harri bat’
Joan den abenduaren 30ean Donostia 2016 Kultur Hiriburutzari buruzko zenbaki berezia argitaratu genuen. Iritzi atalean idatzi zuen Danele Sarriugarte idazleak, eta bere zutabeak bisita asko izan ditu.
‘Miren Arzalluz izango da Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria’
Etxepare Euskal Institutuak badu zuzendari berria: Miren Arzalluz. Duela gutxi zabaldu du albistea Institutuak berak; horrela, lekukoa hartuko dio Aizpea Goenagari, eta euskara eta euskal kultura munduratzeko lanean.
Odon Elorza: «Historian berriz gertatuko ez den aukera bat galdu dugu»
Donostia 2016ri buruzko elkarrizketa irakurriena izan da alkate ohiarena.
Markel Ormazabal: ‘Bestelako kulturen hiriburutik’
Kultur Hiriburutzaren urtean kultura herrikoiak eta popularrak aldarrikatu dituzten egitasmoen errepasoa egin du Markel Ormazabal soziologoak.
Angel Aldarondo: ‘Gora 2016 (edo)’
Zer espero zuen jendeak kultur hiriburutzarengandik? Zergatik jaso ditu horren kritika gogorrak? Angel Aldarondok Donostia 2016 kultur hiriburutzaren aurkako kritikak aztertu ditu.
‘Bertso jaialdi bat egingo dute San Sebastian egunaren bueltan’
Egun handia ospatu eta bi egunera, urtarrilaren 22an, egingo dute emanaldi berezia, Antzoki Zaharrean. Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Igor Elortza bertsolariak ariko dira kantuan.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.