Aurten ez dute hondartzako zaldi lasterketa egingo

Antiguako jaietako ekitaldi ikusgarrienetakoa da hondartzako zaldi lasterketa. Ondarretako hondar gainean galopan ibili dira hamar urtez, egun batez hondartzak hipodromo itxura hartzen duelarik. Auzoan ospatzen diren sansebastianak iragartzen ditu zaldi lasterketak, eta ikusmin handia piztu ohi du. Jai batzordeak pena handiz iragarri du aurten ez dela lasterketarik egingo.

Donostia Festak-ek itsasertzaren erabileraren legedia aldatu egin dela jakinarazi dio jai batzordeari, eta zenbait ekitaldi egiteko baldintzak aldatu egin dira. Antiguako jai batzordeak adierazi du lanean jarraituko duela, eta hurrengo urtean zaldi lasterketa berreskuratzeko zer egin dezakeen aztertuko duela.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend