Joseba Leizaola jeltzalea (eskuinean), Xabier Arzalluz eta Iñigo Urkullurekin.
Gaixo zegoen aspaldian, eta azken asteetan okerrera egin zuen haren osasunak. Joan den asteartean bete zituen 86 urte Joseba Leizaolak, Jesus Maria Leizaola lehendakari ohiaren ilobak. EAJko kide izandakoa gaur hil da bere jaioterrian, Donostian.
1931ko urtarrilaren 3an jaio zen Leizaola, Donostian. 1936ko gerra bukatu eta gutxira, familiak Venezuelara ihes egin zuen. Han, Caracaseko Eusko Gaztediko presidentea izan zen, eta Euskal Etxearen Batzordeko kidea. Eusko Legebiltzarreko parlamentari izan zen Leizaola 1980tik 1998ra, eta 1990ean legebiltzarreko presidente izendatu zuten. Zortzi urtez izan zen karguan, 98an erretiroa hartu zuen arte