Albiste irakurrienak
Antiguan hasiko da jaiaren burrunba
Joan den astean Antiguako jaien inguruko artikulua argitaratu genuen astekarian, eta aste albiste irakurriena izan dan webgunean. Gaur arratsaldean hasiko da giroa berotzen. Arratsaldean, bostetan, Jakintza eta Larramenditik jaitsiko dira haurrak, Benta Berri plazaraino, txarangaren erritmoan. Bertan, Patata Tropikala konpainiaren Azken eguzkilorea antzezlana ikusteko aukera izango dute. Jaia 19:00etan lehertuko da, txupina pizterakoan. Benta Berriko plazan bilduko dira, eta dotore jantzi eta poteo elegantean parte hartzeko ordua helduko da Antiguakoentzat. Benta Berritik Antiguan zehar ibiliko dira Iraunkorrak txarangak girotuta. Gauean, rock musikaz gozatzeko elkartuko dira denak frontoian. Willis Drummond eta Zozo taldeak ariko dira zuzenean.
Lehen txangoa egin du Platerotarrak mendi taldeak
Joan den abenduan Platerotarrak mendi taldea sortu zuten Antiguan. Auzoko mendizale andana elkartu dira bertan, eta gaur lehen irteera egin dute. Aiako parkera joan dira, eta lehen txangoa “primerakoa” izan dela azaldu dute: “Eguzki ederra eduki dugu hotzari aurre egiteko. Eta jendearen gogoa eta giroa primerakoa”.
Txomin Eneako lehen etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu dute
Zabalik dago dagoeneko Txomin Eneako lehen etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. 109 etxebizitza izango dira esleituko direnak, eta eskaerak egiteko epea 2017ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.
Amaia Portugal: ‘Berarekin egon nahi du’
Amaia Portugal kolaboratzaileak joan den astekarian idatzitako zutabea irakurrienen zerrendan sartu da. Urte berri egunean udaltzain batzuekin gertatutakoa kontatu du.
Angels Barcelo proposatu dute Urrezko Danborra izateko
Asteartean iragarri zuten Angels Barcelo kazetari katalana proposatuko zutela Urrezko Danborra izateko, eta bisita gehien izan dituen albisteetako bat izan da.
Senideen bila jarraitzen dute
Hilik daudela esan dieten arren, uste dute badituztela bizirik daudela pentsatzeko arrazoiak. Isildu nahi dituztelakoan daude, baina ez dute euren senideen bilaketan etsitzeko asmorik. SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideekin izan zen Irutxuloko Hitza. Erreportajeak bisita asko izan ditu.
«Garrantzitsua da bertsolaritzak senide diferenteak dituela ikustea»
Mundu bat ahoz aho dokumentala zuzendu du Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) bertsolariak, Mintzola Fundazioarekin batera. Munduko inprobisatzaileak bildu dituzte bertan. Gaztelumendiri egindako elkarrizketa irakurrienetakoa izan da.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.