2017-02-26

Lehen irteera egin du Platerotarrak mendi taldeak

platerotarrak mendi taldea

Platerotarrak mendi taldearen lehen irteera. (Argazkia: Platerotarrak mendi taldea)

Joan den abenduan Platerotarrak mendi taldea sortu zuten Antiguan. Auzoko mendizale andana elkartu dira bertan, eta gaur lehen irteera egin dute. Aiako parkera joan dira, eta lehen txangoa “primerakoa” izan dela azaldu dute: “Eguzki ederra eduki dugu hotzari aurre egiteko. Eta jendearen gogoa eta giroa primerakoa”.

Asteartean, hilaren 10ean, bilera egingo dute Antiguotarrak elkartean, 19:30ean. Bilerara joateko deia egin dute, ideiak partekatzeko, eta denen artean txango gehiago antolatzeko.

 

2 iruzkin albiste honetan

Egin iruzkin bat

*

*

  • Ainara
    9 urtarrila 2017 at 14:44 - Reply

    Egun on!

    Bilera zein ordutan izango da? Edonor joan daiteke?

    Eskerrik asko!

    • Irutxuloko Hitza
      9 urtarrila 2017 at 15:02 - Reply

      Kaixo, Ainara!

      Bai, bilera irekia da, eta 19:30ean bilduko dira. Facebook orria ere badute, beraiekin harremanetan jarri nahi baduzu.

      Eskerrik asko!