Ikasbide Ikastolaren 50. urtemuga ospatzeko lehen ekitaldia egingo dute San Sebastian bezperan
Ikasbide ikastolan. Aurtengoa, ordea, berezia izango da, 50 urte dira-eta ikastola sortu zutenetik. Loiolako Erriberan duen egoitzan ikastolaren sortzaile, irakasle, ikasle eta gurasoak omenduko dituzte arratsaldeko lauak eta laurdenetan egingo duten ekitaldian.
Eneko Goia alkateak parte hartuko du ekitaldian, Ikasbideko ikasle izan baitzen. Donostiako Udalean zinegotzi diren bi ama ere izango dira bertan, baita Arrate Oianguren Hezkuntzako ikuskaria ere. Omendutako pertsonei oroigarri bat emango diete, eta ikasle ohi batzuek agurra dantzatuko dute. Ondoren, ikasleek danborra joko dute.
Ibilbide mugitua
1967. urteko urtarrilean sortu zen Ikasbide Ikastola Amara Berrin. Auzoko guraso eta irakasle talde batek euren ametsa egia bihurtzea lortu zuten. Geroztik, ikastolaren ibilbidea mugitua izan da, eskolak emateko hainbat tokitatik pasa baitira. Lehen urteetan, Baleazaleen kaleko pisu batean; ondoren, Isabel II.aren kaleko lokal batzuetan. 1979. urtean, Lehen Hezkuntzakoak Txuri Urdineko lokaletara pasa ziren. Ondoren, 1984/84 ikasturtean, taldeak gehitzen joan zirenez, gela aurreprefabrikatuetan ere ematen ziren klaseak.
Donostiako Udalak Amezketa plazako eraikina utzi zien, eta Haur Hezkuntzakoak bertara joan ziren. Isabel II.aren kaleko lokalak hutsik geratu zirela aprobetxatuz hainbat gurasok Ikasbide Kultur Elkartea sortu zuten, auzoan euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
Lehen Hezkuntzako eraikuntzen baldintzak eta jolasguneen beharrak ikusita, eta Zorroaga gaineko Gurutze Gorriaren eraikina hutsik zegoenez, hura hartzea erabaki zen. Eta azkenik, 2011. urtean urte luzez aldarrikatutako behin betiko egoitza estreinatu zuten, Loiolako Erriberan.
Hilaren 19an San Sebastian bezpera ospatuko dute